'Berbontzi'-ren aurkezpena Donostian, Urriak 31ean


Egunak joan eta egunak etorri, 'Berbontzi' jende aurrean aurkezteko ordua heldu da. Eta non ospa genezake hau hobeto, Donostiako Udal Liburutegian baino?

Juan Luis Zabala eta Joxemari Iturralde izango ditut lagun ataka gustagarri honetan, beren 'Aita oker dago' eta 'Nire lagunen gezurrak' liburuak ere aurkezkuto direlarik bertan.

Elkarrekin solasalditxoren bat izaterik nahi baduzu, animatu eta etorri zaitez. Horrela, behintzat, elkarri aurpegia behingoz ikusteko aukera izango dugu eta :D

Hemen duzu aurkezpen honi buruzko informazio guztia:

Urriak 31, ostirala, 11:30, Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan (Konstituzio plaza, Donostia)


AITA OKER DAGO. Juan Luis Zabala




BERBONTZI. Abel Amutxategi


NIRE LAGUNEN GEZURRAK. Joxemari Iturralde

0 comentarios :

Publicar un comentario

¿Te animas a comentar algo sobre este tema?